Ez da aurretiazko ezagutzarik behar. Hutsetik hasten dira.
Eskolaz kanpoko jarduera
Astean saio bat, eguerdiko ordutegian, ikastetxean bertan. Berrogei bat neska-mutil dabiltza gaur egun klubaren xake eskoletan.
Klubaren egoitza
Klubak Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan du lokala. Han ematen ditugu haurrentzako xake eskolak, eta han biltzen da taldea. Klubeko xake eskolatik atera dira, hain zuzen, urteotan Gipuzkoako Ligan lehiatu diren haur eta gaztetxoen taldeak.