Herriko hitzordua, abenduaren amaieran. Goizean haurrak, arratsaldean helduak, Alondegiko Oxford aretoan.
Zumaian aspalditik jokatzen da xake txapelketa bat Gabonetan. 2019tik KBI Zumaiako Xake Klubak antolatzen du, Zumaiako Udalaren laguntzarekin. Urtero 80 jokalari inguru biltzen ditu, Gipuzkoatik, Bizkaitik, Madrildik, Andaluziatik eta Kataluniatik etorrita.
Herriko urteko hitzordu handia da: goiz osoa eta arratsalde osoa xakean, sari banaketarekin amaituta. Familia askorentzat, urtean behin xake taula baten aurrean esertzeko aukera bakarra.
2026ko edizioa
Haurrek eta gurasoek elkarrekin jokatzen dute. Ez da beharrezkoa federazio fitxarik izatea, ezta aurretiazko esperientziarik ere.
Sei sari banatzen dira parte-hartzaileen artean. Iaz 80 jokalari inguru aritu ziren.
Azken irabazleak
| Edizioa | Jokalariak | Irabazlea | Elo |
|---|
Irabazlearen izenean klik eginda, sailkapen osora joango zara, chess-results webgunera.
Oier Sarasketa klubeko jokalariak 2019ko sub-14 txapelketa jokatu zuen, 1243ko Eloarekin, eta bigarren geratu zen. 2025ean, CM titulua eta 2248ko Eloa zituela, laugarren izan zen txapelketa nagusian. Sei urte, txapelketa berean.
Enpresentzat
Txapelketa da klubaren babesleek presentzia fisikoa duten eguna: sariak banatzen dituzte, oihaletan agertzen dira eta prentsan ateratzen dira klubarekin batera. Diario Vascok eta Zumaia Gukak urtero jasotzen dute.