KBI Zumaiako Xake Kluba KBI Zumaiako Xake Kluba
EU ES
Lehiaketa

Bi talde federatu eta 22 fitxa

2026ko denboraldiko datuak. 2027an Euskal Ligako Ohorezko mailan eta Gipuzkoako Lehen Mailan arituko gara.

Gipuzkoako xakean denboraldia eta federazio fitxak urte naturalari lotuta daude: urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

Denboraldiko emaitzak

Klubaren emaitzak, 2026

Igoerez gain, klubeko kideek emaitza onak lortu dituzte banakako txapelketetan ere, adin eta maila guztietan.

Martxoa · taldeka

Bi igoera denboraldi berean

A taldea Euskal Ligako Ohorezko mailara igo zen Laudion, eta B taldea Gipuzkoako Lehen Mailara.

Ekaina · Bergara

Euskadiko txapelketa, partida azkarrak

Oier Sarasketa txapeldun absolutua. Juan David Becerrak ere postu ona egin zuen, 5,5 punturekin.

Apirila · Deba

Gipuzkoako txapelketa, partida azkarrak

Hiru zumaiar sailkapenean: Oier Sarasketa lehena, Xabier Aranzabal laugarrena eta Oscar Aizpurua hemeretzigarrena.

Ekaina · Billabona

XIII. Behar Zana txapelketa

Klubeko jokalariek lehen bi postuak eskuratu zituzten.

Urtarrila · Bilbo

Sator txapelketa

Inklusioa sustatzeko txapelketa, jokalari itsuekin eta begiak estalita jokatzen dutenekin. Oier Sarasketa irabazle.

Abendua · Zumaia

Gabonetako Xake Txapelketa

Klubak antolatzen duen herriko txapelketa. Juan David Becerra izan zen 2025eko irabazlea.

2027ko Ohorezko Mailarako taldearen osaera datozen asteetan jakinaraziko dugu.

Jokalariak

Nork jantzi du Kbiren kamiseta

Denboraldiz denboraldi, klubeko federazio fitxa atera duten guztiak. Zerrenda hau da kluba: igoerak ez ditu jokalari batek lortzen, taldeak baizik.

Egutegia

Denboraldiko hitzorduak

Klubak parte hartzen duen edo antolatzen dituen txapelketa guztiak egutegian daude.

Egutegi osoa